2020 / 5 / 29
Oraingo honetan Plastika arloan simetria lantzea proposatzen dizuegu.
Honekin batera zuen margotzeko teknika hobetzea lortuko duzue.
Hiru eredu ikusiko dituzue eta behintzat 2 egitea proposatzen dizuegu. Hala ere, prest bazaudete, hirurak egitera animatzen zaituztegu.
Bi aste dituzue teknika hauek praktikatzeko eta bukatzen duzuenean bidali mesedez plastika irakasleei. Nahi baduzue komentatu ere erraza edo zaila iruditu zaizuen lan hauek egitea.
1- Marrazki honetan puntuak zenbatu behar dituzue simetrikoa, hau da, berdin berdina gelditzeko, hau egitea oso garrantzitsua eta ezinbestekoa da. Erabili erregela marrak egiteko, bestela, zaila izango da marra zuzenak egitea.
Ez markatu asko arkatzarekin badaezpada ezabatu behar baduzue.
2- Hurrengo marrazki honetan hontzaren beste erdia berdin berdina egitea lortu behar duzue. Honetan ere, oso garrantzitsua da laukiak zenbatzea marrak non hasi behar diren eta nondik pasatu behar diren jakiteko.
3- Hirugarren irudi hau apurtxo bat zailagoa da, baina aurrekoak egitea lortu badituzue, ziur hau ere primeran egitea lortuko duzuela. Gogoratu laukiak zenbatu behar direla behin eta berriz irudi simetrikoa lortzeko.
2020/05/06.
HONA HENEN 3.A ETA 3.D GELETAKO LANAK! ESPERO DUGU ZUEN GUSTOKOA IZATEA!
2020/05/05.
IKUSI BIDEO HAU ETA EGIN KOTXEA. KONPROBATU EA DABILEN!
DESBERDINA ETA EGIN DEZAKEZUE ETXETIK DUZUEN MATERIALAREKIN.
Hiru aste dituzue lana egiteko. Bukatzen duzuenean bidali argazki edo bideoak plastikako irakasleari.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario